XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurleak sortu: ikastolak, instituzioak, unibertsitatea, gaur eskolak, aldizkariak, etab.

Betiko erremedioa: irakurleak ugaldu.

Euskaldun guziak irakurle egin: Hortarako eskola guztietan euskara sartu.

Gehiago sal dadintzat... Euskalherriaren alphabetizazione osoak ethorri behar luke.

Literatur hizkuntzak beti optikoak dira, hau da begien bidez guganatzen dugu... eta ekhintza hau, eskoletan haurzaroan ikasi behar da.

Rikardo Arregik antolatutako Euskal Alfabetatze kanpainak bizkortu.

Irakurleak sortzen eta lantzen gehiago arduratu (Alfabetatze kanpainak, liburu errazak).

Ikastolari kontu handiagoa egin. Kazetaritza biziagotu.

Lau intelektualentzat bakarrik ez ari lanean.

Erri xeari lagundu, aren neurrian jarri, ta... poliki poliki erakutsiaz joan.

Umeak irakurtzen ohitzea.

Horregatik garrantzitsuago derizkiot irakurlearen ehiztaritan idazten duenari, hizkuntzaren beraren ederkuntza hutsean ari denari baino.

Ikastolak ugaritu eta euskeraz ez dakiten gazteen artean euskaltzaletasuna edatu.

Euskerea, lantegietan, dendetan, jatetxe eta ardangelatan, lotsik gabe erabili, gizarte illa suspertu eta euskaltzaletu dedin.

Etxe ta kanpo gure erri-keitzan, lagun artean nagusitu eta al duan nagusi jaunak ogibideratu.

Ogia izan oi da suspertzallerik onena.

Irakaskintza eta hezkuntza dena euskaldundu eta, une berean, alfabetatze oso bat martxan jarri, hortarako premiazko eta lagungarri diren legezko eta ekonomizko erabaki denak onartuz.

Telebista eta gizarte komunikabideak euskalduntzeko, milioi gehiago eman, bideak eta autobideak egiten baino....